PIOLET - SOMOS DEPORTISTAS. SOMOS GESTORES

Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

caso estudio

  • 1
  • 3

Klub bati laguntza

 

Kirolean kudeaketaz hitz egiten dugunean, kontzeptu bat argi izan behar dugu: kirola emozioek mugitzen dute.

Oinarri horretatik abiatu behar dugu, enpresan aplikatutako kudeaketa-modu asko kirol-klub edo -erakundeetara estrapolatu ezin direla jakiteko. Pioleten klub bati laguntzeko proiektuan sartzen gara, denboraldi oso batez bertako langile izango bagina bezala. Gure taldea egitura horretara egokitzen dugu, eta hainbat beharri erantzuten saiatzen gara.

2016-2017 denboraldi honetan, eliteko klub batekin ari gara lanean, eta hainbat kontu garatu ditugu:

ABONATUEN KANPAINA EGIN ETA GARATZEA

Komunikazio-estrategia batean finkatutako Klubeko marketina, helburu eta bideak argi izanik, bai eta horietara heltzeko komunikabideak ere.

MERKATARITZA-PLANA ETA BABESLEAK BILATZEA

Klubarekin osatzea eta merkataritza-plana sortzea, babesle berriak eta egun dauden babesleen fidelizazioa bilatzeko. Beraiekin batera, Klubaren marka sortzeko dokumentazioa sortzen dugu, eta ingurunean babesle izan daitezkeen analisia egiten dugu.

ADMINISTRAZIO-KUDEAKETA

Berezko baliabideak lagatzen ditugu, administrazio-zereginak partekatzeko denboraldian zehar; astean 2-3 aldiz Klubaren egoitzan batzen gara, jendeari arreta eskaintzeko, bai eta beharrei erantzuteko ere (bidaien koordinazioa, deiak, sarrera-abonuen salmenta) 

EKITALDIAK ANTOLATZEA

Klubeko ekitaldietan laguntzen dugu eta gure esperientzia eskaintzen dugu.

KUDEAKETA OROKORRA

Gure ikuspegia ematen dugu, eguneroko kudeaketan hobekuntzak garatzeko; horretarako, Klubarekin batera, kudeaketa-tresnak sortzen ditugu, egunerokotasuna arinagoa izaten laguntzen duten tresna errazak.

 

Alderdi horiek guztiak Klubarekin batera lantzen ditugu, denboraldian zehar laguntzeko eta Klubak ikasi eta berez zeregin guztiak betetzeko gai izateko ahalegina egiteko.

Ulertzen dugu klubek profesionalizaziorako joera izan behar dutela; ez dira enpresa bilakatu behar, izan ere, bereizgarri egiten dituzten ñabardura ugari dituzte, baina kudeaketa-ohitura batzuk hartu behar dituzte, eta bi ibilbide desberdin baina osagarri markatu:

alde batetik, kirol-kudeaketa, eta, bestetik, Klubaren kudeaketa.