PIOLET - SOMOS DEPORTISTAS. SOMOS GESTORES

Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

Azken posta

kostuen aurrezpena - digitalizaioa - federazioa - komunikabideak - publizitatea - kirolariak - komunikabide masiboak - baliabideak - kluba - kirolak

OWNED MEDIA, GIPUZKOAKO KIROL-KLUBENTZAKO AUKERA

06/02/2017

Hainbat aldiz damutu zaigu komunikabide orokorrek, bai eta kirolean espezializatuek ere, kirol nagusiekin lotutako albisteak bakarrik ematea, “hautatutako”en eskura bakarrik dauden aurrekontuekin. Zifra astronomikoetatik urrun dauden kirol, klub edo kirolariak, duela urte gutxira arte, isilik lanean egon dira… eta isilarazi egin dituzte.

Hala ere, digitalizazioak eta, bereziki, Internetek aukera ugari irekitzen dituzte klub, kirol eta kirolari horientzat; izan ere, ez daude hirugarrenen mende, enpresen eskuetan dauden komunikabideen eta interes pribatuen mende. Berek erabakitzen dute nola sortu eta nola konbentzitu benetan WWWk ezagutzera emateko eta ezarri nahi dituzten harremanen helburu diren publiko/stakeholderren artean “marka erakargarri” gisa kokatzeko eskaintzen duten ahalmenaz.

Web-orrialde batean, gizarte-sareen kudeaketan, berezko edukiak sortzean eta Youtuben partekatzean inbertitzeko kostua oso txikia da, komunikabide masiboetako ohiko publizitatearen aldean; publizitate tradizional horrek ez du itzulera bermatzen, ez eta helburu den publikoari heltzea ere, eta ez du berehalako feedbackerako aukerarik ematen.

Azken batean, baliabideak optimizatzea, elkarri eragiteko bermea, kostuen aurrezpena, ikusgaitasun bermatua eta mezu “kontrolatua” kirolariaren, klubaren edo Federazioaren beraren eskutik. Berezko kanalak dira; “ownen media” gisa ezagutzen direnak.

Itzuli