PIOLET - SOMOS DEPORTISTAS. SOMOS GESTORES

Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

Azken posta

ENPRESA-OSPEA ETA GIZARTE- ETA KIROL-ERANTZUKIZUNA

05/02/2017

Marketin-estrategietan, produktuaren/zerbitzuaren hobekuntzaz eta prezioen politikan eta horien banaketan eta komunikazioan lan egiteaz gainera, interesgarria izango litzateke enpresek beren misioan gizarte-erantzukizunari eskainitako atala sartzea. Ez joan-etorri ekonomikoen edo urte jakin batean eskuratutako emaitzen mendeko atala, baizik eta enpresaren benetako bihotzean/ariman txertatzen dena.

Gero eta gehiago dira beren funtsen zati bat GKEei, elkarteei eta abarrei laguntzera bideratzen dutenak. Baina, ba al dago benetako lerrokatzerik laguntzen duten GKEen eta marka-enpresaren artean? Benetako loturarik al dago bi marken artean? Historia bat, baterako kontakizuna?

Gipuzkoan uste dugu aukera bat egon daitekeela enpresek gizarte-erantzukizun korporatiboko estrategia hori kirolean garatzeko; gizarte-erantzukizun korporatiboa kiroleko gizarte-erantzukizun bilakatzea. Zergatik kirola? Duen indar eraldatzaileagatik; transmititzen dituen balioengatik; kulturak bateratzen dituelako; mugak gainditzen dituelako; hizkuntza unibertsala delako. Kirol-klubari laguntzea, enpresa-marka kirolari lotzea ia erabat segurua den itzulera da, korporazioaren ospeari dagokionez. Gipuzkoako zer enpresak ez luke nahi izango bere irudia 2016an Ríora joan diren olinpikoekin lotu? Gipuzkoako zer enpresak ez luke nahi izango ezagun izan, kamisetak egiten dizkiolako bere herriko klubari, gazteek kirola egiteko materiala eduki dezaten?

Kirola bultzatzea, maila ekonomikoan eta beste edozein mailatan, ospea izateko funtsezko estrategia izan daiteke lurraldeko enpresentzat. Igaro gaitezen gizarte-erantzukizun korporatibotik kiroleko gizarte-erantzukizunera.

Itzuli